Aste honetan Amazabal institutoko lagunen bisita izan dugu eta oso ekintza eta jarduera politak prestatu dituzte guretzat. Hemen dituzue saio horretako argazki batzuk…
Bigarren zikloko gelako argazkiak
Gela barruan lan asko egiten dugu. Momentu batzuetan argazkiak ateratzeko momentutxo bat hartzen dugu eta zuekin partekatu nahi dugu. Beheko estekan klikatzen baduzue, ikusi ahal izango dituzue. Hementxe ikusiko dituzue gelan egiten diren lanen argazki batzuk.
Leitzako maketa J.M. Elosegirekin
Ingurunean Leitza landu dugu eta horren harira, udeletxera joan gara, JM Elosegik eginik duen maketa ikustera. Bertan, J.M. Elosegik maketa egiteko eman dituen pausuak zein izan diren, informazioa nola bildu duen… azaldu digu. Oso interesgarriak izan dira eman dituen azalpenak.
Elkarrekin bizi eguna 2. zikloan
Urtero bezala “elkarrekin bizi” eguna ospatu dugu ikastetxean. Oso egun polita izaten da denak batera ateratzen garelako ongi pasatzera. Hementxe ikusgai egunak eman duena, bideo moduan eta ikasleen ahotik kontatua. Beheko estekan klikatu ikusi ahal izateko. Elkarrekin bizi eguna 2. zikloan (bideoa)
Ibilbidea Mandarriketa aldean 4. maila
4. mailako ikasleak, ikasturte hasieran Mandarriketa aldera egin zuten ateraldia. Begira zeinen ongi pasatu zuten!! Beheko estekan klikatu argazki guztiak eta bideoa ikusi ahal izateko. Mandarriketa aldera ateraldia (bideoa) Mandarriketa aldera ateraldia (argazkiak)