Eguberrietan egindako jaialdiaren aurretik eskolako talde guztiei ateratako argazkiak dituzue hemen. argazkiak
Erleta eskolaren 50. urteurreneko festa
Ilusio handiz antolatutako festa izan zen eta eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, egun bikaina pasa genuen Erleta eskolaren 50. urteurrena ospatzeko bildu ginenok. Azaroaren 23an izan zen eta eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen, eskerrik asko antolaketan eta guztia prestatzen lagundu diguzen guztiei eta nola ez, eguna gurekin ospatzera hurbildu zineten guztiei. Hemen dituzue […]
5. maila A taldekoak irratian
Aurreko baten aipatu genuen bezala, gure ikasleek irratian egindako saio guztiak izango dituzue entzungai gure web orrialdean. Gaurkoan 5. maila A taldekoek egindakoa. entzun irrati saioa
Gure ikasleak Karrape irratian
Ikasturte honetan gure ikasleen ahotsa entzun ahal izango duzue Karrape irratian. Ikasturtean zehar saio ezberdinak eskainiko dituzte eta nola ez, gure eskerrik beroenak bertako esataria den Unai Zabaletari guretzat hain aberasgarria den baliabideko ateak irekitzeagatik! Gaurkoan 5.mailako B taldearen saioa izan da eta hemen duzue saioa osorik entzuteko aukera, ea gustoko duzuen! 5Birratisaioa
Halloween 5.mailan
Ederki pasa zuten 5.mailako ikasleek ingelerako saioetan halloween egunean tipikoa den “apples of strings” jokuan! begira begira… argazkiak
- « Previous Page
- 1
- …
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- …
- 25
- Next Page »