Maiatzaren 30ean liburuaren eguna ospatu zen Esleta eskolan. Alde batetik lau txokoz osatutako liburutegi bat prestatu zen soinketa gelan eta adin ezberdinetako haurrek elkarrekin liburuez gozatzeko aukera izan zuten. Bestetik, gure irakasle den Izaskun Zubialdek bere liburuak aurkeztu zizkigun eta ipuin bat ere kontatu zigun. Ze artista Izaskun!! eskerrik asko! Ondorengo bideoan dituzue ekintza hauen […]
Amazabal institutoko lagunen bisita
Aste honetan Amazabal institutoko lagunen bisita izan dugu eta oso ekintza eta jarduera politak prestatu dituzte guretzat. Hemen dituzue saio horretako argazki batzuk…
5.mailako eta 4 urtekoak elkarrekin irakurtzen
Hirugarren zikloko ikasleak, 4 eta 5 urteko ikasleekin elkartzen dira 15ean behin irakurtzeko. Horren islada dira beheko estekan aurkituko dituzuen argazkiak. Bertan klikatu ikusi nahi izan ezkero. 5. mailako eta lau urtekoak elkarrekin irakurzten. 5. mailako eta 4 urteko ikasleak irakurtzen
5. maila Irrisarri Land
5. mailako ikasleak Irrisarri Land-en izan dira. Ondoko bideoan ateratako argazkiak ikusteko aukera izango duzue.
Zuhaitzak landatzen
Erleta ikastetxeko 6. mailako ikasleak, ostiralean, apirilaren 12an, auzolana egin dute Manuel Lasarte ondoko lursailean. 12 gaztainondo landatu dituzte. Ondoko bideoan egindako lana ikusteko aukera izanen duzue. Aupa zuek!!