5. mailako lagunak Peru harrin izan dira goiz pasa aste honetan. Goiz pasa bikaina benetan! eskerrik asko Iñaki! Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
4. maila Mendukilon
Asteari amaiera gustora emateko 4. mailako lagunak Mendukiloko kobetan izan dira gaur. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
Ateraldia
2. mailako ikasleak Irungo Txingudi ekoetxera joan dira goiza pasa. Toki hau Plaiaundiko parke ekologikoan dago eta bertan hegaztiei buruzko ekintzak egin dituzte. Prismatikoekin ere ibili dira hegaztiak behatzen eta haien mugimenduak aztertzen. Zenbait hegaztiren izenak ikasi dituzte, hala nola, Martin arrantzalea, ubarroia, mokozabala, pagausoa, belatza… Eguraldiak lagunduta goiza bikaina pasa dute. Klikatu eta ikusi […]
Greba
Nafarroako Hezkuntzako sindikatu guztiek bateratuta greba deialdia egin dute gaurko eta Erleta eskolako irakasleek bat eginen dute egun osoko lan uzte deialdiarekin. Erleta ere kalitatezko hezkuntzaren alde! klikatu eta ikusi.
Inauteriak
Lasai, ez gara erotu ez, oraidik ez dira inauteriak iritsi… baina bai, inauteriak izan ditugu hizpide egun hauetan Erletan. Zein ote da datozen inauterietarako aukeratu dugun gaia? Ba gela guztietan bozkak burutu ondoren eta ordezkarien batzarrean bozkak aztertu ondoren, hauxe duzue emaitza: LEITZAKO PESTAK.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 31
- Next Page »