Ikasturtea bukatu dugun honetan ezin 6.maila egin duten haurrak agurtu gabe utzi… Gustagarria izan da benetan zuek gure ikastetxean izatea, neska-mutil jatorrak benetan! zorte ona opa dizuegu zuen ibilbide berrian! hemen duzue eskeinitako agurraren bideoa, kllikatu irudia eta ikusi.
Mikel Illarregi
Ikarturtea bukatzear den honetan eskolako irakasle, ikasle eta langile guztiak eskolako patioan bildu gara hainbeste urtean gurean aritu den Mikel Illarregiri bere erretiroa dela eta agur omenalditxo bat eskaintzeko. Aupa Mikel!! segi bizkor eta muxu haundi bat! klikatu irudia eta ikusi bideoa…
Bizikidetza tailerra – 5. maila
5. mailako ikasleek bizikidetza tailer batean hartu dute parte. Hainbat eta hainbat dinamikez gain, gure eskolako patioa ere ederki apaindu dute. Begira ze mural eder egin duten!! Astelehenean inaugurazio ofiziala egin zuten eta bertara ikasleen hainbat familia ere hurbildu ziren. Begira zein talde polita osatzen dugun: ikasleak + familiak + eskola. Denak elkarrekin geldiezinak gara […]
Futbolaz gozatzen
Osasuna fundazioak eta Erleta eskolak elkarlanean ekintza ezberdinak burutu dituzte Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin. Egin dutenaren adibidetxo bat ikusi nahi duzue? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
KRISTIÑEREN IBILERAK
4.mailakoak liburu egunean Itziar Olaizolaren bixita birtuala izan genuen. Berak idatzitako “Kristiñeren ibilerak” liburua gelan irakurri, eta proposaturiko unitate didaktiko bat landu ondoren, plazerra haundiz agurtu genuen. Aholku jakintsu batekin agurtu gintuen…Irakurri eta idatzi askooooooo!!!!!! https://photos.app.goo.gl/ERvC1idwLQAdH7pG7
- « Previous Page
- 1
- …
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- …
- 66
- Next Page »