Festa bikaina izan dugu gaurkoan herrian eta nola ez, Erleta eskolako lagunak ere kalera atera gara Euskal Herriko Itzuliaz gozatzeko. Argazkiak ikusteko klikatu irudia, bideoa ikusteko klikatu ondorengo linka. […]
1. mailako lagunak konpartsa bisitatzen
Oraingoan 1.mailako lagunen txanda izan da, gustora ibili dira hauek ere! klikatu irudia eta ikusi argazkiak
Gaurkoan 4. mailakoen txanda
Gaurkoan 4. mailako lagunak izan dira Leitzako Konpartsa bisitatu dutenak eta oso gustora etorri dira bertatik. Berriz ere gure eskerrik beroenak konpartsako kideei zuen prestutasunagatik! klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Leitzako kopartsari bisita
Leitzako konpartsako kideen eskutik gure ikasleak erraldoi eta buruandiak gertutik ikusi, ukitu eta beren larruan sartzeko aukeraz gozatzen ari dira txandaka eta gaurkoan 6.mailakoen txanda izan da. Ea gure haur eta gaztetxoak konpartsako etorkizuneko kide izatera animatzen diren eta nola ez, gure eskerrik beroenak konpartsako kideei! klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
4.maila ipuina lantzen
Hiruhileko honetan LH4ko ikasleak ipuina lantzen aritu dira eta lan askoren ondoren, beraien ipuinak HH 5 urteko ikasleei kontatu dizkiete. Haur Hezkuntzakoak oso gustura entzun dituzte beraien lanak, eta 4.mailakoak ere oso ongi aritu dira ipuinen prestakuntzan, emaitzarekin oso gustura geratu direlarik. Klikatu irudia eta ikusi argazkiak.
- « Previous Page
- 1
- …
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- …
- 62
- Next Page »