Ikarturtea bukatzear den honetan eskolako irakasle, ikasle eta langile guztiak eskolako patioan bildu gara hainbeste urtean gurean aritu den Mikel Illarregiri bere erretiroa dela eta agur omenalditxo bat eskaintzeko. Aupa Mikel!! segi bizkor eta muxu haundi bat! klikatu irudia eta ikusi bideoa…
Bizikidetza tailerra – 5. maila
5. mailako ikasleek bizikidetza tailer batean hartu dute parte. Hainbat eta hainbat dinamikez gain, gure eskolako patioa ere ederki apaindu dute. Begira ze mural eder egin duten!! Astelehenean inaugurazio ofiziala egin zuten eta bertara ikasleen hainbat familia ere hurbildu ziren. Begira zein talde polita osatzen dugun: ikasleak + familiak + eskola. Denak elkarrekin geldiezinak gara […]
Futbolaz gozatzen
Osasuna fundazioak eta Erleta eskolak elkarlanean ekintza ezberdinak burutu dituzte Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin. Egin dutenaren adibidetxo bat ikusi nahi duzue? klikatu irudia eta ikusi bideoa.
Euskararen kriseilua
Euskararen kriseiluaren egitasmoa aurrera eraman dugu eskolan bi hilabetez. LHko lehendabiziko eta bigarren zikloetako ikasleek etxean izan dute kriseilua eta hainbat erronka bete dituzte, kriseiluaren sua piztua mantenduz. Lan bikaina! Aurreko ostiralean berriz, eskolako patioan elkartuta jai giroan bukaera eman zioten egitasmoari. Gora euskara, gure hizkuntza! ikusi bideoa: Euskararen kriseilua
Harri bitxiak!!! 6.maila
6. mailako ikasleak ikasteko gaitasunez gain, sormen paregabea erakutsi digute: harrizko lepoko eta imandun harri ikusgarriak egin dituzte. Argazkiak ikusteko egin klik
- « Previous Page
- 1
- …
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- …
- 25
- Next Page »